Jexux Mari "txiliku" Olaizola Lazkano
Biografia
Zarautzen jaioa 1951ean, haur eta gazte literatura landu du batez ere. Hogei liburutik gora eman ditu argitara. Ingeniaritzan eta Magisteritzan lizentziatua, hainbat urtetan klaseak eman ondoren testu liburuen prestaketan aritzen da gaur, batez ere zientzien alorrean.
Berea da euskal gazte literaturako lehen zientzia fikziozko liburua, 2061, antzinako kronikak, 1990an argitaratua. Euskadi Saria lortu zuen 2005ean Osaba Bin Floren liburuarekin. Ahozko literaturarekin eta folklorearekin lotutako liburu aipagarriak ere argitaratu ditu, helduen literatura ere idazten zuen bitartean.