Nor gara

Elkar argitaletxea euskal kultura bultzatzeko asmoz sortu zen 1975ean, eta geroztik diskogintza eta liburugintza landu ditu, euskal musikari nahiz idazleen lanak plazaratzeko, batetik, eta gure kulturaren hutsune  eta beharrak asetzen laguntzeko, bestetik. Urte hauetako jardunaren ondorioz, 2500 erreferentziatik gora biltzen dira Elkarreko katalogoan.

Elkar argitaletxea enpresa-talde zabal baten kide da eta guztiak Elkar Fundazioaren baitan bildu ziren 90. hamarkadan.