BIZITZA EREDUGARRIAK

Autorea: Jexux Mari "txiliku" Olaizola Lazkano

ISBN: 978-84-9783-407-0

EAN: 9788497834070

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2006

Orri kopurua: 264

PVP originala: 24.25 €

Erosi

Sinopsia

Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost ?bizitza eredugarri?, alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin.

Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan.

Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.