OSABA BIN FLOREN

Autorea: Jexux Mari "txiliku" Olaizola Lazkano

ISBN: 978-84-9783-065-2

EAN: 9788497830652

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xaguxar

Edizio data:

Orri kopurua: 160

PVP originala: 14.35 €

Erosi

Sinopsia

Osaba Florentinok ahalmen miresgarriak ditu. Behin kaskarreko latz bat hartu zuen, eta medikuak bendak jarri zizkion buruan, turbante baten gisa. Eta ohera sartzeko agindu zion. Hala, bere turbantearen azpian, osaba Florentino osaba Bin Floren bihurtu zen bat-batean. Eta etxekoek, beti bezala, Osaba Florentino hots egiten ziotenean, bera haserretu egiten zen, eta horrela erantzuten zien: ?Niri ez deitu horrela gehiago! Ni ez naiz osaba Florentino, ni osaba Bin Floren naiz, Bagdadeko Abus Nuas ipuin-kontalari ospetsuaren adiskide kutuna?. Eta Bagdadeko ipuin kontalari batek hiriko plazan nola, halaxe kontatzen ditu ipuinak Osaba Bin Florenek ohetik mugitu gabe. Eta, Ekialdeko tradizioari jarraituz, ipuin bati kateatuko dio beste bat eta hari beste bat, edo txertatuko du ipuin bat kontakizun baten barruan, eta horrela, Mila eta bat gau liburuan bezala, Arabiar golkoan zehar bidaiatuko dugu historiaz historia, garai bateko kalifek atsegin zuten modu berean.