Biografia
1985etik aurrera planetako bazter galduetan dabil, handik edo hemendik botiletan sarturiko mezuak bidaltzen dizkigula. Bere liburuen artean badira poema-sortak: Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992) Hnuy illa nyha majah yahoo (1995); ipuin-bildumak: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986), Ifar aldeko orduak (1990); saiakerak: Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Hitzen ondoeza (1997); eleberriak: Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003).