ATABALA ETA EURIA

Autorea: Joseba Sarrionandia

ISBN: 978-84-8331-415-9

EAN: 9788483314159

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 132

PVP originala: 15.70 €

Erosi

Sinopsia

Atabala eta euria, Joseba Sarrionandia: Hauxe duzu Sarrionandiaren bigarren ipuin-liburua, Narrazioak sortarekin zabaldutako unibertsoa osatzen eta aberasten duena, istorio eder bezain harrigarriz, hitz sorgingarri eta ideia sujerikorrez betea. Egileak berak hauxe dio liburu amaieran: “Beste hamar istorio, beraz. Baina nik, zergatik eta zertarako izkiriatu ote ditut? Zergatik bilakatzen da izkiriatzea norbere bizitzan halabeharrezko zerbait? Eta ez dakit erantzuten. Izkiriatzen ari naizelarik ilusio bat edukitzen dut, izkiriatuaz gauzak deskubritzen ditudala eta mundua hobeto entelegatzera iritsiko naizelako ilusioa, baina testua bukatzean ez dut hasi dudanean baino gehiago jakiten. Izkiriatzeak, beharbada, gutiago jakiten laguntzen nau. Uste dut ez dela existitzen euskaraz desarrazoitu aditza, baina arrazoi hitza eta arrazoitu aditza erabiltzen delarik, desarrazoitzea ere behar genuke. (…) Enetzat, literatura desarrazoitzeko modu bat da. Desarrazoituaz egin behar dugu literatura, diruaren eta instituzioen menpean geratu nahi ez badugu, literatura burges eta funtzionarioen eskuetan halako hornidura bat edo, txarragoa dena, arrazoia emateko makina bat bihur ez dadin.”