Katixa Agirre Miguélez
Biografia
Katixa Agirre Miguélez 1981ean jaio zen Gasteizen eta Bilbon bizi da gaur egun. Ikus-entzunezkoetan doktorea da eta EHUko irakaslea.
Gaur arte bi ipuin-bilduma kaleratu ditu: Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009), eta hiru eleberri: Atertu arte itxaron (2015), Amek ez dute (2018) eta Berriz Zentauro(2022). Bere liburuek hainbat sari eta itzulpen izan dituzte.