HABITAT

Autorea: Katixa Agirre Miguélez

ISBN: 978-84-9783-671-5

EAN: 9788497836715

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2009

Orri kopurua: 220

PVP originala: 23.00 €

Erosi

Sinopsia

Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren
eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da
etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak.
Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.
Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain
zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita
deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen
duen ustezko independentzia horren peskizan.