PORTUKOPLAK – ITSAS KANTAK ETA POEMAK

Autorea: Kirmen Uribe

ISBN: 978-84-9783-435-3

EAN: 9788497834353

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lekuko

Edizio data: 2006

Orri kopurua: 220

PVP originala: 21.00 €

Erosi

Sinopsia

Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du, ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarriz. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. men-deko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz. Hau ez da bilduma bat, sorta baizik. Itsasoaren aitzakian sortutako guztia jasotzeko hainbat liburu beharko lirateke. Kirmen Uribek hobetsi egin du liburuaren osotasuna, poemak eta kanta solteak baino. Hobetsi egin ditu kantak poemak baino, eta poema klasikoak garaiki-deen gainetik. Badago testuekin jolas egiteko gogo bat. Ez dira sarrera akademikoak, litera-rioak baino.
Portua agertzen da ardatz gisa, hortik izenburua: Portukoplak, Koldo Izagirreren poema ba-ten izenburua. Eta ideia hori itsas giroko erretratu kostunbristak gainditzeko asmotik dator. Julio Caro Barojak esana utzi zuen, hitzik zaharrenak kend