KATTA URTEBETETZEA – KATTA 3

Autorea: Miren Agur Meabe Plaza, Lotura Films (il. )

ISBN: 978-84-9027-874-1

EAN: 9788490278741

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Katta

Edizio data: 2019

Orri kopurua: 36

PVP originala: 9.50 €

Erosi

Sinopsia

Katta urtebetetzea, Miren Agur Meabe, Lotura films: KATTAK GONBITA JASO DU BERTOLEN FESTARA JOATEKO. OPARI POLIT BAT PRESTATU DIO. BIDEAN LAGUN BATZUK BATU DITU, BAINA EKAITZA DUTE GAINEAN…

Helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako irakurgaiak, esaldi labur eta paragrafo neurtuez josiak, horiek apailatzeko, gatza, errimatxoak, hotsitzak, abesti zatiak eta koplaren bat ahaztu gabe.

Katta urtxintxa eta bere lagunak dira bilduma berri honetako protagonistak. Katta jakinguratsua, bizkorra, sentibera, ekintzailea nahiz kontenplatiboa da, baina lagunkoia da batez ere, eta lagun artekoa; horregatik ez dago inoiz bakarrik: lagun ditu Ariela basurde pinpirina, Bertol hartz baldar antzekoa, Gaxuxa azeri bihurria, Ttotto eta Potto sugandila bikiak, Mozart txantxangorri artista, Greta tximeleta tristea, besteen mimoak jasoko dituen Patziku trikua, eta bidean, han eta hemen, ezagutuko dituzten hamaika lagun.