KATTA ESKOLARA – KATTA 1

Autorea: Miren Agur Meabe Plaza, Lotura Films (il. )

ISBN: 978-84-9027-872-7

EAN: 9788490278727

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Katta

Edizio data: 2019

Orri kopurua: 36

PVP originala: 9.50 €

Erosi

Sinopsia

KATTA URTXINTXA ESKOLARA DOA GAUR. LAGUNEKIN ELKARTUKO DA BERTAN. ANDEREÑOAK
MARGOAK ATERA DITU. BAINA ADI! MARGOAK BEREZIAK DIRA ETA…

Helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako
irakurgaiak, esaldi labur eta paragrafo neurtuez josiak, horiek apailatzeko, gatza, errimatxoak, hotsitzak,
abesti zatiak eta koplaren bat ahaztu gabe.
Katta urtxintxa eta bere lagunak dira bilduma berri honetako protagonistak. Katta jakinguratsua, bizkorra,
sentibera, ekintzailea nahiz kontenplatiboa da, baina lagunkoia da batez ere, eta lagun artekoa; horregatik ez

dago inoiz bakarrik: lagun ditu Ariela basurde pinpirina, Bertol hartz baldar antzekoa, Gaxuxa azeri bihurria,
Ttotto eta Potto sugandila bikiak, Mozart txantxangorri artista, Greta tximeleta tristea, besteak mimatzen
dituen Patziku trikua, eta bidean, han eta hemen, ezagutuko dituzten hamaika lagun.