Zaldua Gonzalez, Iban

Biografia

Iban Zaldua (Donostia, 1966). Historialaria da eta Gasteizen bizi da. Zenbait ipuin liburu eman ditu argitara: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004), Etorkizuna (Alberdania, 2005, EuskadiLiteratur Saria), Ipuinak -Antologia bat- (Erein, 2010) eta Biodiskografiak (Erein, 2011). Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (Ikastolen Elkartea, 2011, Julen Ribasen marrazkiekin); eta euskal literaturaren inguruko hiru saiorena, Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002), Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005) eta Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012). Volgako Batelariak web-aldizkariko erredakzio batzordeko partaidea da, bestalde (http://www.eibar.org/blogak/volga), eta Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea.

SEKULA KONTATU BEHAR EZ NIZKIZUN GAUZAK

Iban Zaldua

Literatura

info +

(EUSKAL) LITERATURAREN ALDE (ETA KONTRA)

Iban Zaldua

Eztabaida

info +

INON EZ, INOIZ EZ

Iban Zaldua

Literatura

info +

IDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA

Iban Zaldua

Literatura

info +