Biografia
Patxi Iturregi 1952an jaio zen Laudion eta bertan bizi da gaur egun ere. Itsas ikasketak egin zituen eta petrolio-ontzietan ibili zen gazte garaian. Gero, bere herriko euskaltegiko irakaslea izan da urte luzez. Aldi berean, literatur obra zabala osatu du, astiro baina etengabe, ipuingintzan zentratua betiere, eta hainbat narrazio bilduma kaleratu ditu: Haize kontra (1996), Behi eroak (2003), Dioramak (2006), Ur biren artean (2019), Estuarioa (2022).