BEHI EROAK

Autorea: Patxi Iturregi

ISBN: 978-84-9783-030-0

EAN: 9788497830300

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 184

PVP originala: 20.25 €

Erosi

Sinopsia

Era guztietakoak dira bilduma honetako hamabi ipuinak. Deskribaturiko giroetan berdin topatuko dituzu drogaren mundu marjinala eta hiriko oligarkia harroa, musikazale modernoak nahiz baserritarrak, klase ertain eta erdipurdikoenetik pasatuta; tonuan seriotik barregarrira dabil idazlea, hitz erdikako iradokizuna nahiago duen arren; estiloan, berriz, noiz arin eta jostalari, noiz mantso eta dotore, beti ipuinari egokiturik.

Dozena bat ipuin eta beste hainbat mundu, beraz, egilearen abilezia erakusten digutenak, bai gizakion bihotz barnera begiratzeko, bai gizarteko barruti eta gorabehera desberdinei antzemateko. Eta irakurketak uzten duen atseginaren atzean galdera bat, agian, gure bizimoduaren zentzugabeaz, bizitzaren beraren absurdoaz.