Joxe Azurmendi Otaegi
Biografia
Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik, aipa ditzagun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Euskal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz, Espainiaren arimaz, Volksgeist-Herri gogoa: Ilustraziotik Nazismora, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, Bakea Gudan: Unamuno, historia eta karlismoa.