BAKEA, BAKEA

Autorea: Xabier Montoia

ISBN: 978-84-1360-550-0

EAN: 9788413605500

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2026

Orri kopurua: 316

PVP originala: 24,00 €

Erosi

 

Inazio Osa –lehen Esnaola–, 43 urteko donostiarra, etxe oneko seme bakarra, amak mimatua bezain aitak gaitzetsia, emazte ohiak mespretxatua eta alabatxoak maitatua, lagunek pailazotzat hartua, ludopata, politoxikomanoa eta pornoadiktoa.
Amaren hileta-elizkizunean hasten da kontakizuna, Artzain Onaren katedralean, eta bere bizitzako sustengu bakarrenetakoa galtzean dena hondamendia dela sentituko du Inaziok, baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea.
Prosa zorrotz bezain neurtuaz idatzi du Xabier Montoiak eleberri sendo eta biribil hau, eta idazkera doi horren bidez jarraituko ditugu protagonista malapartatuaren ibilerak, bere sorterrian hasi eta patu makurrak eramaten duen lekuraino. Ez kontzesiorik, ez gupidarik, ez itxaropenik: non topatuko du Osak irrikaturiko bakea?