Biografia
Iñigo Martinez Peña Gasteizen jaio zen 1975ean eta Bilbon bizi da gaur egun. Filosofian lizentziatua da EHUn eta Filosofia eta Psikologiako irakaslea Lauro ikastolan. Horrez gain, Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzen ibili ohi da bai Agora elkartean bai hainbat komunikabidetan (Berria, Argia…). Honakoaren aurretik beste bi liburu ditu argitaratuak: Mandamentu hipermodernoak (2021), aspaldi honetako saiakerarik irakurriena, eta Pantailen garaipena (2023).