BELARRIKO KILKERRA
Autorea: Uxue Alberdi, Begoña Durruty (il. )
ISBN: 978-84-1360-209-7
EAN: 9788413602097
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Belarriko kilkerra
Edizio data: 2023
Orri kopurua: 112
PVP originala: 14.50 €
Sinopsia
Inoizko informazio trafiko handiena duen gizartean, eskas ditugu elkarri istorioak kontatzeko lekuak eta momentuak. Ahozkotasuna, memoria eta transmisioa dira liburu honen funtsa eta helburua.
Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira liburu honetakoak, ahozkoak idatzira ekarriz, ahotsa begira, belarrikoa paperera. Entzuten dakienari kantatu ohi dio kilkerrak, eta badaki errepikapena dela ipuinen funtsa, belarritik ahora eta ahotik belarrira bizi delako kontakizuna. Behin kontatuta erretzen den istorioa ez da istorio ona; denborak borobildu egiten ditu ahoan erabilitako kontuak, urak errekarriak borobiltzen dituen bezala. Belarritik sartzen diren ipuinak urre pipitak dira literaturaren erreka zaharrean, geroz eta bakanagoak.
Kontakizunak / Kontalariak:
00:00:00 1. Anestesia. Iker Alberdi, Exekiel
00:01:47 2. Astoaren arrantza. Angel Ugarteburu
00:07:08 3. Dinamita. Andres Alberdi
00:10:40 4. Eman. Helena xurio
00:14:19 5. Koruko kukua. Miren Amuriza
00:16:55 6. Kri-Kri. Nerea Ibarzabal
00:18:21 7. Marrubi-lapurretan. Felix Zubia
00:20:10 8. Minaren gela. Angel Ugarteburu
00:23:02 9. Pinaburuak. Uxue Alberdi
00:24:38 10. Zarrast!. Iñigo Mantzizidor, Mantxi.
AHOTSAK.EUS
https://ahotsak.eus/amorebieta-etxano/pasarteak/amo-141-003/
https://ahotsak.eus/azpeitia/pasarteak/azp-067-005/