Alaine Agirre Garmendia
Biografia
Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990). Lau eleberri kaleratu ditu helduentzat: Odol mamituak (2014, Zazpi Kale Saria), X hil da (2015, Zilarrezko Euskadi Saria), Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (2017, Joseba Jaka Saria), Kamisoi zuri zetazkoa (2018, Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Beka) Karena (2021, Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria), eta poema-liburu bat: Txoriak etortzen ez diren lekua (2017). Gazte literaturan Maren, Libe, Oier eta Ane eleberriak argitaratu ditu Txandaka sailean. Haur literaturan ere obra zabala dauka eta sari ugari jaso du. Hainbat hizkuntzatara itzuli izan dute: gaztelania, katalana, ingelesa, galegoa, daniera eta koreera.