X HIL DA

Autorea: Alaine Agirre Garmendia

ISBN: 978-84-9027-388-3

EAN: 9788490273883

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2015

Orri kopurua: 84

PVP originala: 12.75 €

Erosi

Sinopsia

X hil da, Alaine Agirre: Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa, asperdura, traizioa…

bakoitza desberdina baina denak izugarriak bakarrik geratzen den maitalearentzat. Herio eta galbide bakoitzaren atze-aurre guztiak xeheki aztertzen ditu nobela honetako protagonista eta narratzaileak, intentsitate harrigarria lortzen duten pasarteetan, ikara berberak behin eta berriz exorzizatuz, obsesio baten bulkada eutsiezinaz.

Idazle iaio baten sena erakusten du Alaine Agirrek bere bigarren eleberri honetan, kontakizunaren erritmoa eta hizkuntzaren edertasuna trebezia handiz uztartzen baititu gai beraren inguruko bariazio hauek lantzean.