Txillardegi Alvarez Enparantza
Biografia
Donostian jaio zen 1929an eta 2012ko urtarrilaren 14an hil zen hiri berdinean. Bilbon Ingeniaritza ikasketak egin ondoren, Linguistikan lizentziatu zen Parisen, eta Californian fonetika eta fonologia ikasi zituen. EHUko irakasle izan ondoren, katedratiko emeritoa izan zen.
Bere produkzio ugaria hiru ataletan sailkatzen da: euskarari eta bere gramatikari buruzko liburuak, eleberriak eta saiakera politikoak. Leturiaren egunkari ezkutua, 1957an argitaratua, mugarritzat jotzen da euskal literaturan. Elsa Scheelen nobelak Txomin Agirre Saria jaso zuen. Senataria izan zen Madrilgo Kongresuan.