Biografia
Eneko Bidegain Aire 1975ean jaio zen, Baionan. Euskal ikasketetan doktorea da, euskaltzain urgazlea, hainbat hedabidetan aritutako kazetari ohia eta egun irakaslea Mondragon Unibertsitatean. Zenbait eleberri idatziz hasi zuen literaturako ibilbidea: Anbroxio (2002), Mahatsaren begia (2005); eta saiakera franko sortu du geroztik: Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten historia (2007), Patxa. Besta bai, borroka ere bai (2010), Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria (2014), Lurraldea eta Herria (2018). Nobela handi honekin itzulera hauta egin du fikzioaren mundura