Joan Mari Irigoien Aranberri
Biografia
Joan Mari Irigoien Aranberri Altzan jaio zen (1948-2023). Ingeniaria ikasketaz, gazterik ekin zion idazteari eta obra oparo bezain aberatsa osatu zuen urtetan, poesian eta eleberrigintzan batez ere. Olerki-liburu hauen egilea da: Hutsetik esperantzara, Denborak ez zuen nora, Hautsa eta maitemina, Letra txikiaz bada ere, Biziminaren sonetoak, Bi urtetako kronika fakultatiboa eta Sorgin-argien ehizan. Nobelak, berriz, hauexek ditu: Oilarraren promesa, Poliedroaren hostoak, Babilonia, Consummatum est, Kalamidadeen liburua, Lur bat haratago, Ipuin batean bezala, Odolean neraman, Orbetarrak trilogia osatzen duten Bestea da mundua, Haragiaren gauak eta egunak eta Nor bere bidean, Ur arreak, ur garbiak, Arma, tiro, bammm! eta Derbia.