Biografia
Mundakan jaioa 1953an, Irakasle Eskolako ikasketak egin zituen, Euskal Filologiaren adarrean. Halere, lan mota asko egin ditu: marinel izan da, irakasle, telebista eta zinemako gidoilari, itzultzaile, kazetari eta idazle. Poesia idazten hasi zen, Omar Nabarro goitizenez sinatu zituen bost liburutan. Ipuingintzan Gabriel Aresti Saria irabazi zuen eta hainbat liburutan bildu ipuinak. Azken urteotan nobelagintzan egin ditu lorpenik handienak. Baleen berbaroa edo Kilkerren hotsak dira horren erakustoki. Kronikak ere argitaratu ditu, Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan kasu.
Bere lanetako batzuk ondorengoak dira: Manhattan (1994, Elkar); Itzala itzuli zenekoa (1997, Elkar); Robert Capa (2005); Jainkorik bai ala ez? (2007, Elkar); Ispiluaren kalteak (2008, Elkar).