ZWEI FRAUEN (BI EMAKUME) (ZUBIKARAI SARIA 2010)

Autorea: Joxean Agirre Odriozola

ISBN: 978-84-9783-982-2

EAN: 9788497839822

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2011

PVP originala: 17.40 €

Erosi

Sinopsia

“Inoiz ez dakigu eta ez dugu jakingo zergatik hasten zaigun emakume bat ustekabean beste guztiengandik bereizten bakar bihurtzeraino, zergatik haren begiak garunean iltzaturik geratzen zaizkigun edo haren irudiak, goazen lekura goazela, errainuak bezala jarraitzen digun atsedenik eman gabe. Kataklismo txiki hori gainera datorkigula ikusten dugunean bakoitzak bere neurriak hartu ohi ditu. Ni normalean bazter batean kuzkurtu eta geldirik geratzen naiz aldi batez, eta igarotzen hasten denean bakarrik zabaltzen ditut begiak eta hondamendiari begira entretenitzen naiz.”
Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egitearekin batera.
Munduaren zentzua maitearen besoetan galdurik aurkitzea; idazketa sedukziorako armatzat erabiltzea; abandonatua izan denaren destino petrala; bi maitale aldi berean eta txandaka edukitzearen on-gaitzak… horra eleberrian barrena agertzen diren gaietako batzuk, arte-kontuez gainera: originalaren eta kopiaren arteko aldea, faltsutzearen alderdi etikoak, imitatzaileak eredua hobetzen duenekoa…
Idazkeraren malgutasuna, tonuaren adar soinua, kontatzeko moldearen dotorezia eta sentsualtasuna…
Irakurleak lehendik ere ezagutzen eta estimatzen dizkion dohainak plazaratzen ditu Joxean Agirrek, Augustin Zubikarai bekaren irabazlea izandako nobela eder honetan.