ZULOAN BARRENA A1

Autorea: Josu Lartategi, Susanna Martin (il. )

ISBN: 978-84-1360-425-1

EAN: 9788413604251

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Arian irakurgaiak

Edizio data: 2024

Orri kopurua: 68

PVP originala: 13.90 €

Erosi

Sinopsia

Udako goiz epela da. Goxo nago eguzkitan, egonean, baina ibiltzera joango naiz, beti bezala. Gosaldu, emazteari agur esan eta abiatu naiz mendian gora. Udako goiz epela da. Goxo nago eguzkitan, egonean, baina ibiltzera joango naiz, beti bezala. Gosaldu, emazteari agur esan eta abiatu naiz mendian gora.
Halako batean, azeri bat ikusi dut kobazulo batean sartzen, eta azeriaren atzetik sartu naiz ni ere. Baina kobazuloan ez dago azeriaren arrastorik. Berriro kanpora irten naiz. Orduan, sekulako oihuak entzun ditut:
—Geldi! Altxa eskuak!
Soldadu bi dira. Baina, zer gertatzen ari da? Film bat da, txantxa bat, amesgaiztoa? Ez naiz lo geratu… ala bai?