ZUBEROAKO IDAZLE ZENDUAK

Autorea: Jean-louis Davant

ISBN: 978-84-8331-817-1

EAN: 9788483318171

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Aturri iparlumak

Edizio data: 2001

Orri kopurua: 216

PVP originala: 5.95 €

Erosi

Sinopsia

Pastoralez, kantuz eta elizkizunez nahiko aberatsa den Zuberoak, prosa profanoan ere idazlan batzuk nahiko ugariak eskaini dizkigu bukatu berria den XX. mende horretan. Idazle zenduak baizik ez ditugu aurkezten antologia labur honetan.
Aipatzekoa da bereziki Jean-Baptiste Constantin urdaxtar/santagraztar errienta, irakaslea, mende hasieran istoria eta ipuin xoragarriak idatziz euskara bikainez, olerkiak eta bertso paperak bestalde franko jori.
Kadet Oxibar misiolariak bere haurtzaroko Basabürüa margotzen digu “Lehenago Gameren” artikulu-gutun sortan.
Munduko bi gerlen artean, baita bigarrenaren ostean, “Gure Herria” aldizkarian istoria polit andana ederra kondatu digute zuberotar apaizgai eta apaiz gazte batzuek. Idazki argi eta labur batzuetan, beren euskalzale sena erakutsiko digute sotilki Jean, Madalena eta Clement de Jaureguiberry anai-arrebek, zuberera politean.
Jon Mirande-ren aurkezterik ez dago lerro apur hauetan. Zubereraz guti zuen idatzi, baina maixuki, bai prosan, bai poesian, ikusiko dugunez. Eta hortik, orokorki prosari emana den liburu hau, olerkiz bukatzen dugu, ezin baztertuak baitira Ligetx larraintarra eta Etxahun Iruri.