ZU BEZAIN AHUL
Autorea: Karmele Jaio Eiguren
ISBN: 978-84-9783-513-8
EAN: 9788497835138
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2007
Orri kopurua: 132
PVP originala: 18.75 €
Sinopsia
Berekoiak izatea bezain berezkoa dute gizon-emakumeek bata besteaz arduratzea, nolabaiteko
enpatia sentitzea; eta bi sentimendu horien arteko konbinazio eta joko
amaiezinek taxutzen dute giza harremanen mapa zabal bezain konplexua.
Guraso zaharrekiko erlazio mingotsak, seme-alaba txikienganako maitasun-loturak,
senar-emazteen ohikotasunetik asperdurara bitarteko muga lausoa, maitaleen arteko
xantaiak eta menpekotasunak, aspaldi ikusi gabeko horren itzulerak sortzen digun durduzamendua…
Ipuingintzara itzuli da Karmele Jaio, eleberrietan ere bere trebezia erakutsi ondoren.
Hamabost istorio dakarzkigu orain, kontakizun zuzen eta iradokorren bitartez, amodioaren
ahulguneak nabarmenduz; arlo horretan nor ez da ahula baina?