ZORRI ZORAGARRIAK

Autorea: Uxue Alberdi, Ainara Azpiazu

ISBN: 978-84-1360-014-7

EAN: 9788413600147

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ipuin ilustratuak

Edizio data: 2022

Orri kopurua: 36

PVP originala: 11.00 €

Erosi

Sinopsia

Xixiliren irudimena lo ere itzarrik dago.
Ez dago sekula bakarrik:
adin, itxura, lanbide eta jatorri ugariko zorriak
elikatzen ditu Xixiliren buru marroi-gorriak.
Egun batean, ordea, eskolatik ohar batekin itzuliko da Xixili: KONTUZ, ZORRIAK! Arriskuan daude ipuinak kontatzen dizkioten buruko maizterrak. Izan ere, betidanik mundu osoko andre-gizonen buruetan bizi izan dira zorriak. Haien lepotik dakizkite zorri-kontuak eta zorri-kantuak, xorro-xorro zurrupatuak.