ZIZARE IA-IA HEGALARIA ETA BESTE IA-IA FABULA BATZUK

Autorea: Iñigo Astiz Martinez, Mikel Valverde Tejedor (il. )

ISBN: 978-84-1360-352-0

EAN: 9788413603520

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xaguxar

Edizio data: 2024

Orri kopurua: 76

PVP originala: 12.80 €

Erosi

Sinopsia

Zikoinak, uda bukatzen hasi zenean, hegoalderako bidaia prestatzen hasi ziren. Lehen migrazioa izango zen Zak izeneko zikoina gaztearentzat, eta azkena berriz, Zek izeneko zikoina zaharrarentzat. Izugarria zen gaztearen jakin-mina eta etengabe egiten zizkion galderak zaharrari. Bidearen nekeak arintzeko, eskarmentuzko bidaiarien antzera, hiru geldialdi egin zituzten behintzat, eta geltoki bakoitzean, topatu zuten ipuin bat, ia-ia fabula izatera iristen zen kontakizuna: Zapa, zapaburu ohiarena, Ilargira bidaia egin nahi zuen Zoe zorriarena eta Zahid, zizare ia-ia hegalariarena.
Irakurtzeko nahiz kontatzeko, dibertimendurako idatzita dago fabulen xarma eta lilura darien ipuin hau, ia-ia.