ZELESTINA

Autorea: Fernando De Rojas

ISBN: 978-84-9783-897-9

EAN: 9788497838979

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura unibertsala

Edizio data: 2010

PVP: 15.53 €

Erosi

Sinopsia

Zelestina da, On Kixoteren ondoren, zabalkunde eta osperik handiena lortu duen idazlan espainiarra,
eta antzerki modernoaren hastapenetako obra dramatiko garrantzitsu eta sakonena. Obra
paregabe eta errepika ezina da, ez dago sail edo genero jakin batean katalogatzerik; ez da ez
antzerkia eta ez eleberria, ez dagokio ez Erdi Aroari eta ez Errenazimenduari, ez da ez estoikoa
eta ez moralizatzailea.
Obra, jatorriz, egile ezezagun batena dela uste da, baina Fernando de Rojasen eskuetara heldu
omen zen eta hainbesteraino liluratu zuenez, istorioa amaitzea erabaki zuen, akabera guztiz
harrigarria emanez. Istorioa hain interesgarria gertatzen zenez, irakurleen eskariei men eginez
luzatu egin behar izan zuen, beste bost ekitaldi gehituz. Hasiera batean komedia zena, maisutasunez
landuriko psikologia baten arabera, borroka eta tragedia bihurtuko da. Hortik tragikomedia
izenburua, dena dela, Zelestina izenarekin da ezaguna liburu hau mundu guztian.