ZALDI MAMARROA (XIX. IGARTZA SARIA)

Autorea: Ekaitz Goienetxea Cereceda

ISBN: 978-84-9027-803-1

EAN: 9788490278031

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2018

Orri kopurua: 308

PVP: 21.61 €

Erosi

Sinopsia

Zaldi mamarroa, Ekaitz Goienetxea: Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera.
Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.