WAKEFIELD

Autorea: Nathaniel Hawthorne

ISBN: 978-84-9783-533-6

EAN: 9788497835336

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura unibertsala

Edizio data: 2007

PVP originala: 14.60 €

Erosi

Sinopsia

Hemengo bilduma honetan ageri diren kontakizunak “fantasia” hutsak, edo ia hutsak dira – nahiz eta batzuetan erakutsi morala egon; baina kontakizunak hain dira indartsuak, non erakutsiaren eranskinak ez baitie ia eragiten-. Aspaldiko kontuak kontatzen zaizkigu, baina modernoak dira iaz argitaratuak izan balira bezala. Esan izan da, Hawthorne eta Poe konparatuz, Hawthorneren ipuinak ametsak direla, eta Poerenak amesgaiztoak. Ez da horrela guztiz: Haythornerenak ere amesgaiztoak dira. Baina Hawthorneren pertsonaiak, Poerenak ez bezala, “herriko”jende “xume”, “zintzoa”dira; haurtxoak, amak, amonak, nekazariak, errementariak, apaizak, mundurik ikaragarrienak sortzeko gai direnak; bereziki, elkartzen direnean, gizabanako izatetik masa izatera igarotzen direnean; katarsiak edo histeria kolektiboak jotzen dituenean; gezurrik handienak sinetsirik, denak bart eginda, astakeria lazgarrienak egiteko gai direnean