URREZKO ORRAZIA (2012 MIKEL ZARATE SARIA)
Autorea: Gaizka Arostegi Castrillo, Eider Eibar Zugazabeitia (il. )
ISBN: 978-84-9027-018-9
EAN: 9788490270189
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Edizio data: 2012
Orri kopurua: 136
PVP originala: 18.00 €
Sinopsia
Urrezko Orrazia (2012 Mikel Zarate saria), Gaizka Arostegi Castrillo, Eider Eibar Zugazabeitia (IL.): Ainhoa, gurasoekin batera, arbasoen baserri zaharrera joan da egun batzuk igarotzera. Udazkena da eta basoa hamaika kolorez jantzita dago. Itxura guztien arabera, oporraldi lasaia izango da, baina gure protagonistari dena korapilatuko zaio antzinako argazki bat aurkitzen duenean. Irudian bere aurpegi berbera daukan neskatoa dago, eta laguntza eskatzen diola sentitzen du. Birramonaren sekretua argitu nahirik, Ainhoa basoan sartuko da, eta bertako biztanle misteriotsuak ezagutuko ditu: izaki mitologikoak. Guztiak ez ditu, ordea, alde izango, batzuk oso arriskutsua baitira. Esku artean duzun liburu honetan, fantasia eta errealitatea nahasten dira, magiaz eta xarmaz zipriztindutako narrazio zirraragarri bat osatuz. Irakurlea hasieratik bukaerara arte harrapatuko du istorio honek. Erraz ahazten ez den horietako bat duzu ipuin hau.