UDAZKENEKO LOREA
Autorea: Martin Etxeberria Garro
ISBN: 978-84-15337-98-0
EAN: 9788415337980
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2012
Orri kopurua: 140
PVP originala: 18.00 €
Sinopsia
Udazkeneko lorea, Xabier Etxeberria Garro: Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu minga-rri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago.
Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.