UDA BETIKO BALITZ

Autorea: Xabier Mendiguren Elizegi

ISBN: 978-84-8331-964-2

EAN: 9788483319642

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2005

PVP: 16.53 €

Erosi

Sinopsia

Poza da liburu honetako sentimendu nagusia, literaturan gai ilunagoak ikusten ohiturik bagaude ere: mina, tristura, tragedia… Bizitzeko grinaz eta gogoz beterik daude bertako protagonistak, hamabi, hamalau, hamasei urteko neska-mutilak, bizitza horrek pozekin batera hainbat gazi-gozo eta atsekabe ekarri arren.
76an hasi eta 80ra bitartean hedatzen da nobela honetako denbora, hainbat udatan barrena; eleberri korala da berez, pertsonai bakar baten edo batzuen ordez gazte-talde osoa baita protagonista, apurka eta aurrez urtez urte aldatzen ikusiko duguna, eta gaztetxoen garapenarekin batean, zeharka bada ere, nabarmen ageriko da gizarteak berak aldi horretan izandako bilakaera.
Mikrokosmos bat da Udalekua, bere baitan mundu bat biltzen duena eta aldi berean kanpoko munduaren ispilua. Mundu partikular horren hainbat estanpa eta irudi eskaintzen digu Mendigurenek, idazkera doi eta arinez, eta postal horiekin tartekaturik mutiko batek idatzitako gutunak, hari narratiboaz gainera liburuari ahozko euskararen grazia eransten diotenak.