TXORIA NINTZELA

Autorea: Xabier Etxeberria Garro

ISBN: 978-84-9027-958-8

EAN: 9788490279588

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2019

Orri kopurua: 120

PVP originala: 16.00 €

Erosi

Sinopsia

Txoria nintzela, Xabier Etxeberria Garro: 1980tik 90era doan hamarkadan zehar, Euskal Herriko edozein txokotan egon litekeen herri ertain batean, neska-mutil sorta bat, gero nerabe bihurtzen direnak eta geroago gazte. Elkarrekin txirikordatzen diren istorio hauetan umetako jolas ez beti inuzenteak ikusiko ditugu, norbere identitate sexualaren deskubrimendua, jaietako parrandak, oso lagunak ez diren adiskideak, politikak etsaitzen dituenak…>

Ipuin bizi eta arinak burutu ditu Xabier Etxeberriak, estilo, gai eta erritmo askotakoak, idazlearen esku trebearen erakusgarri. Umore oneko eta entretenigarri, batetik, baina itxura alai horren azpian mamia eta sakontasuna ere badutenak, bizitzan giltzarri diren kontuetan gizatasunezko jarrera bat adierazten dutenak.