TXORIA HODEI ARTEAN
Autorea: Urtzi Urkizu
ISBN: 978-84-1360-411-4
EAN: 9788413604114
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Aleka
Edizio data: 2024
Orri kopurua: 188
PVP originala: 17.50 €
Sinopsia
ETBk 40 urte ditu, ondo beteak, gainera. Liburu honetan, lau hamarkadako ibilbide horren ikuspegi zabala eskaintzen digu URTZI URKIZU kazetariak: telebista ezerezetik sortu zen garai heroikoetatik gaur egungo erronketara, adimen artifiziala kasu. Ikuspegi zabal horrek dokumentaziolan sendoa du oinarri, baina batez ere egileak hainbat aritu eta adituri egin dien elkarrizketa sorta oparoa. Ahotsugaritasunak eta Urkizuren kazetariesku trebeak bizitasun handia ematen diote testuari. Beraz, irakurketa erraz eta atsegina da. Lan hau ez da, baina, informazio, oroitzapen eta iritzibilketa hutsa. Lerro artetik gailentzen da azken urteotan euskal gizartean sumatzen den kezka bat: euskarazko telebistak behar bezala erantzuten al die euskal komunitatearen egungo beharrei? Urkizuk aditu eta arituen proposamenak jaso ditu, eta hark ere egin ditu bereak liburuaren epilogoan.
Hitzaurrea, berriz, ITZIAR ITUÑOk idatzi du.