TRILOGIA HIPERLABURRA

Autorea: Karlos Linazasoro Izagirre

ISBN: 978-84-9027-589-4

EAN: 9788490275894

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2016

Orri kopurua: 200

PVP originala: 21.25 €

Erosi

Sinopsia

Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro Izagirre: Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena.
Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak… Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.