TAPPER BIKIAK LEHENDAKARI

Autorea: Geoff Rodkey

ISBN: 978-84-9027-723-2

EAN: 9788490277232

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Tapper bikiak

Edizio data: 2017

Orri kopurua: 284

PVP originala: 19.00 €

Erosi

Sinopsia

Tapper bikiak lehendari, Geoff Rodkey: Tapper bikien sorta arrakastatsuari jarraituz (orain arte bi liburuki kaleratu dira: “Tapper bikiak gerran” eta “Tapper bikiak New York astintzen”), bildumako hirugarren alea dakargu: “Tapper bikiak lehendakari”.

Beti bezala, Claudia eta Reese neba-arreben arteko istilu eta borrokak izango dira nobelaren ardatza, oraingoan, Culvert Eskolako 6. Mailako ikasleeen ordezkaria aukeratu behar dela-eta. Claudia Tapper berraukeraketarako aurkezten da, baina ustekabean bere neba Reese topatuko du aurrez aurre, futbolzaleen interesak defenditu nahi dituela-eta, bera ere hautagai bihurturik. Hori ez da abiapuntua besterik, hortik aurrera mila txorakeria eta aldrebeskeria gertatuko baitira, zein baino zein xelebreago, nobela guztiz dibertigarri bat osatzeko, barrez lehertzeko modukoa.

Geoff Rodkey-ren eleberri berri honek, aurrekoen antzera, irudi eta argazki asko ditu lagungarri, eta Danele Sarriugartek gatz eta piperrez ekarri du euskarara.