STALIN

Autorea: Joseba Arruti

ISBN: 978-84-8331-764-8

EAN: 9788483317648

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Biografiak

Edizio data:

Orri kopurua: 144

PVP originala: 11.35 €

Erosi

Sinopsia

Josif Visarionovitx Jugatxvili Stalin (Gori, 1878-Mosku, 1953) XX. mendea markatu duten pertsonaietako bat da, dudarik gabe, eta alderdi asko dituena: langileen aldekoak agintera eraman zituen iraultzarik handieneko liderretako bat izan zen, boterera iristeko bidean taldekideak etsai bihurtu eta modurik makurrenean ezabatu zituen politikoa, helburu batzuk lortzeko milioika lagun heriotza bidean jartzeko errukirik gabeko estatu-burua, II. Mundu Gerran Hitlerren armada indartsuari aurre egiten jakin zuen estratega… Alderdi horiek eta beste batzuk aztertu ditu Joseba Arrutik (aurretik Churchillen biografia idatzi zuen berberak) bere biografia mamitsu honetan.