SORGINAK – LEHEN ETA ORAIN – AFRIKAN ETA HEMEN
Autorea: Xipri Arbelbide
ISBN: 978-84-9783-957-0
EAN: 9788497839570
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Iparluma
Edizio data: 2011
PVP originala: 16,26 €
Sinopsia
De  Lancrek  izan  du  aipaldi  liburu,  mintzaldi  eta  antzerkietan.  Zenbatek  irakurtua  zuten  haren  liburuetarik  bat  bederen?  Zenbatek  ezagutzen  Akitaniako  sorginetaz  egin  ikerketak?  Vasconia  euskalduna  izana  da  duela  zenbait  mende  arte.  Euskal  kultura  odolean  daukatela  Gaskoinek.
Errege  eta  lege  beren  meneko  egon  gara  Biarno  eta  Baxe  Nabarran,  Nabarrako  Parlamentu  eta
Gorteak  Paben  biltzen  zirelarik,  eta  sorginak  epaitzen.
Amikuze-Oztibar,  Akizeko  diosesakoak  ziren,  Gaskoinak  bezala.  Zuberotarrak  Oluekoak,
Biarnesak  bezala,  sorginkeria  eta  fede  borroka  ari  zirelarik.  Elinberrizeko  artxapezpikuarekin  biltzen  ziren  berriki  arte  Novempopulaniako  apezpikuak  beren  kezkak  aipatzeko.
Xipri  lotu  zaio  gaiari  ttantto  bat  zilarra  eskuetan:  Bolikostan  bere  begiz  ikusi  ditu  sorginak.  Zer  heinetaradino  mintza  daiteke  behin  ere  ikusi  ez  den  zerbaitetaz?
Baina  sorginak  ez  dira  De  Lancreren  garaietan  mugatzen,  ez  eta  Afrikan.  Biblian  aipu  ziren  hilazti,
sorgin,  madarikatze  eta  beste.  Mendez  mendez  lur  osoan  gizonaren  gogoa  formatatu  duen  ikusmolde  hori  beti  bizi  da.  Ez  bakarrik  mendi  zokoetako  jendeen  gogoan!