SAMURAI BERRIA

Autorea: Josemari Velez De Mendizabal

ISBN: 978-84-8331-260-5

EAN: 9788483312605

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

PVP originala: 16.50 €

Erosi

Sinopsia

Trilogia bat osatzera dator Samurai berria. Hauxe da Josemari Velez de Mendizabal arrasatearrak Kosme Zubia protagonista euskaldunarekin sortuririko hirugarren espioitza nobela. Lehenengoan (Yehuda), palestinarren eta israeldarren arteko borrokak ageri ziren, arma-trafiko internazionalarekin batera. Bigarrenak (Moskuko gereziak) potentzia handien arteko trikimailuak azaldu zizkigun, gerra hotza amaitu arren hortxe baitaude armategi atomiko izugarriak, prest.
Oraingoan, berriz, New Yorken lanean topatuko dugu Kosme Zubia, japoniarren enkargu bat betetzeko asmotan, ez zer ez non bilatu behar duen oso argi ez badaki ere. Laster hasiko da bazterrak nahasten, eta laster jarriko dira dantzan beste hainbat aktore, batzuk gonbidatuak eta besteak inortxok deitu ez dituenak: hor ikusiko ditugu hautsak harrotzen CIA eta FBI, informatikariak eta kazetariak, Txinako “Triada” eta Japoniako “Yakuza” mafia beldurgarriak…
Nazioarteko politikaren ezaguera eta intrigaren legeen menperatzea abilki josi ditu Josemari Velezek espioi-nobela arin eta bizi hau idazteko. Bertan topatuko dituzu nahasian II. Mundu Gerrako sarraski beldurgarriak eta gaur egungo trapu zikinak; guztiaren atzean, gizakion patua nahierara erabakitzen dutenen jokoak, gero eta dirutza eta botere handiagoak lortzeko borrokan.