PUTZU
Autorea: Txillardegi Alvarez Enparantza
ISBN: 978-84-8331-521-7
EAN: 9788483315217
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data:
Orri kopurua: 388
PVP originala: 26.50 €
Sinopsia
1873. urtea da, Donostian. Urtebete bada Bigarren Karlistada hasi zela eta Joxemari Arrubarrena Putzu, 22 urteko gaztea, ez da lasai bizi armada liberal arrotzak menperaturiko hirian. Pena du bere betiko Putzu kalea utzi beharra baina, bere barruko ezinegona eraman ezinda, armak eskuetan hartuta lagundu nahiko du foruen defentsan, karlistekin bat eginda.
Boluntario alde eginez geroztik, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da Putzu: Tolosan, Zugarramurdin, Lizarra aldean, Gernikan, Oñatin, Donostiaren setioan berriz ere, baita Ipar Euskal Herrian ere, Lapurditik Zuberoaraino. El Cuartel Real aldizkariko erredaktore gisa, armada karlistaren atze-aurre guztiak ezagutuko ditu, bai ofizial eta diplomatikoekin ibili beharra, bai mutilekin tiroka eta borrokan, eta gerraren gorabehera guztiak ere bai, hala garaipen loriazkoak nola porrotik mingotsenak edo bala zauriak…
Eleberri historiko batekin itzuli da Txillardegi euskal literaturaren plazara: nobela mardula, jantzia, zehaztasun historiko eta geografikoz ongi hornitua eta dokumentatua. Xehetaun horien gainetik, ordea, Txillardegiren betidaniko kezka eta ezaugarriak aurkituko ditugu bertan: pertsonaia gatazkatsu baten barne-mundu urduria, galduz doazen denbora eta lekuen oroimin malenkoniatsua, eta Euskal Herriaren askatasunarekiko konpromiso eta amodioa. Hori guztia, estilo bizi eta arin batean idatzia. Hitz batean, gure klasiko baten lan handia.