PRIME-TIME

Autorea: John Andueza

ISBN: 978-84-9027-303-6

EAN: 9788490273036

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2014

Orri kopurua: 280

PVP originala: 23.00 €

Erosi

Sinopsia

Prime-Time, John Andueza Altuna: Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Bata eguzkia, eta bestea itzala. Irrintzi Operazioan hankasartze galanta egin eta gero, Bala eta Klemente ostikoka bota dituzte Ertzaintzatik. Orain, halabeharrez, detektibe pribatu bihurtu dira.

Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituen telefono deia jasoko dute. Algortan, Arrigunagako labarretan, telebistako jauntxo baten gorpua aurkitu dute haitzetan txikituta.

Bere buruaz beste egin du? Ala norbaitek akabatu du?
Egin apustu.
Eguzkia, ala itzala?