POTTOKA
Autorea: Claude Coste
ISBN: 978-84-15337-68-3
EAN: 9788415337683
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ondarea
Edizio data: 2012
PVP originala: 18.50 €
Sinopsia
Pottoka, Claude Coste: Lagun leial edo euskal herritik pasatzen ari, liburu hau ez ezazuela huts egin. Gure ondarearen lorerik ederrenetariko bati eskainia da, pottoka.
Bere milaka urteko historia laburbildu ondoan, idazleak, mendian gaindi egin duen bidai harrigarriaz argazkiz osatu lekukotasun paregabea proposatzen digu. Pottoka jarraikiko dugu lanbropean bere ibilaldi fantastikoetan, aske, branak orrazten dituen haizearekin ibilki, edo larrazkenean, taldean, gizonaren bortxaz plazan bildurik.
Claude Coste-k proposatzen diguna ez da begirada arrunta, baizik eta ikusmolde usu hunkigarria. Bere argazkien bitartez, zaldi ttipi honentzat duen begikotasunak azkartu sentsibilitatea agertzen da. Dastarazten digu, bereziki, haiekilako arrats bateko batzarrari. Ameskeri hau, ibiltari bakarti baten ameskeria, gure bizkarreko zakuaren pausatzeko gomita da, denbora hartzeko, suharki bizitzeko denbora eta holako batzarren paregabeko magiaz baliatzeko. Ahogoz