PLAZERAREN GAU ILUNEKOAK

Autorea: Francis Scott Fitzgerald

ISBN: 978-84-9027-234-3

EAN: 9788490272343

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2014

Orri kopurua: 388

PVP originala: 25.50 €

Erosi

Sinopsia

Plazeraren gau ilunekoak, Francis Scott Fitzgerald: “Gerra batean borrokatu ziren, eta irabazi egin zuten; irabazleen hiri handian, garaitza-arkuak zeuden nonahi, eta jaurtitako lore zuri, gorri eta arrosek bizitasunez betetzen zuten dena. Udaberriko egun luzeetan, soldadu etxeratuak martxan zihoazen etorbide nagusian barrena, danborren burrunbaren eta haize-instrumentuen doinu alai eta durunditsuaren atzean; bitartean, saltzaile eta bulegariak, eztabaida eta kalkuluak utzirik, leihoetan elkartzen ziren beren aurpegi zuri pilatuak batailoien aldera biratuz haiek igaro ahala.” Hoteletako glamour eta festa pribatuetako poz kaskarinarekin hasi, eta bizitza alferrik galdu duenaren sentipen mingotsarekin amaitu, F. Scott Fitzgeralden ipuin antologia honek (Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek prestatua) idazlearen bizitza eta ibilbidea laburbiltzen dizkigu. Ospea batez ere eleberriek eman zioten arren (eta eleberri horien zinemaratze ugariek), ipuingile trebe eta estimatua izan zen, bere garaian aldizkariek ondoen ordaindutakoa eta ehundik gora kontakizun ondu zituena. Gaztetako ilusioak azkar usteldu zitzaizkion belaunaldi bat erakusten digu Scott Fitzgeraldek, dirua erraz egin eta errazago gastatzen duen aberatsen gizarte fribolo, axalekoa. Arinak eta alaiak dira haren istorioak, esku abil batek idatziak, baina estetizismo horren eta itxurazko aisetasunaren azpian halako behera-behar baten zantzuak ageri dira, salaketa morala eta amerikar ametsaren porrota.