PALESTINA, ZURE MINA

Autorea: Begoña Bilbao

ISBN: 978-84-9783-174-1

EAN: 9788497831741

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Taupadak

Edizio data: 2004

PVP originala: 12.65 €

Erosi

Sinopsia

Palestina, zure mina, Begoña Bilbao: Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan baina ez du gogoratzen ezer: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere, eta bere bitartez ikasiko dugu guk ere Palestinako egoeraren berri.

Bere asmoak ezkutatzen ez dituen nobela bat da Palestina, zure mina, baina kontakizuna trebeziaz darabilena eta pertsonaiak sentiberatasunez tratatzen dituena. Ekidistantzia faltsuak indartsuari mesede besterik egiten ez diolakoan, zapalduaren alde jarri da Begoña Bilbao: herri palestinarraren ondoan, beraz.

Komunikabideetan egunero entzutera ohitu garen izenak ageri dira nobela honetan: Rafah, Jabalya-ko errefuxiatu-gunea, Gaza, Jerusalem; arabieraz, hebraieraz, ingelesez mintzo dira pertsonaiak; errealitate zoritxarrekoaren errainu eta isla baitakar idazlearen kontakizunak.