OSTIRALAK

Autorea: Jon Arretxe

ISBN: 978-84-8331-570-5

EAN: 9788483315705

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

PVP originala: 16.05 €

Erosi

Sinopsia

Ikasle-garaia amaitzearekin batera parranda-giroari ere betiko agur esateko zorian egoten dira hainbat gazte. Horixe da Ostiralak liburuko protagonisten kasua, zalantzan baitaude patuari amore eman eta lan-mundu zailean sartu, ala bizimodu on horri nola edo hala eusten saiatu, irudimena erabiliz.
Irakurtzean ondo pasatzeko sei ipuin bildu ditu Jon Arretxek, eta era guztietako armak erabili ditu horretarako: irria pizten duen ironia fina batzuetan, algara sortarazten duten xelebrekeriak besteetan; ez dira falta sexu-kontu pikaroak, ezta irakurlearen konplizitatea lortzeko keinuak ere, han-hemen barreiatuta.
Istorio bixiak, hizkuntza kalekoa eta giro alaia: horra hiru osagai liburu hau guztiz gustagarria egiten dutenak. Ostegunak irakurriz gozatu zuten guztiek atsegin hori berritzeko aukera dute orain; Jon Arretxe lehenengoz deskubritzen duenak, berriz, idazle jostalari eta konplexu gabekoa ezagutuko du, irakurtzearen plazerra berreskuratzen duten horietakoa.