OLATUAK LORETAN

Autorea: Antton Kazabon Amigorena

ISBN: 978-84-9783-634-0

EAN: 9788497836340

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Kuku

Edizio data: 2008

Orri kopurua: 52

PVP originala: 11.00 €

Erosi

Sinopsia

Bixigu deitzen diote lagunek liburu honetako protagonistari, Markoxi. Ezizen hori bere aurrekoengandik datorkio. Hondartza izkinako harkaitz baten ondoan elkartzen dira ia egunero Markox eta bere lagunak. Han egiten dituzte beren jolasak eta hizketaldiak, eta itsasoan igeri saio ederrak ere bai.

Baina badago misterioren bat Markoxen inguruan, arraro samarrak dira haren jokaera batzuk, eta egunetik egunera arraroagoak gainera. Lagunak ere konturatzen dira horretaz, baina ez dakite oso ondo zer gertatzen zaion mutilari.
Azkenean, ordea, liburua irakurri ondoren, dena argi eta garbi geratzen da.